Plazido Zuloaga

Plazido Zuloaga
ETA KITTO 2017, Eka 05

go site Zuloaga mapa here Plazido Zuloaga Madrilen jaio zen 1834. urtean. Eusebio Zuloaga bere aitaren urratsei jarraituz, damaskinatuari eskaini zion bere bizitza. Plazidok ere Europan ikasi zuen gaztaroan. Damaskinatuaren eraberritzailetzat har dezakegu. Teknika berriekin lan egiterakoan, arte horren perfekziora hurbildu zen. Plazidok, armagintzan ez ezik, beste arlo batzuetan ere sartu zuen damaskinatua eta bere lanak oso ezagunak izan ziren. Bere obra ospetsuenetarikoa Prim Generalaren hilobia eta Loiolako aldare nagusiaren dasmakinatuak dira. Eibarko lantegian dozenaka langile izan zituen, eta teknikaren oinarriak ikasi zituztenean euren tailer txikiak zabaltzen hasi ziren. Horrela, damaskinatua beste irtenbide ekonomiko bat bihurtu zen eibartarrentzat. Plazido Zuloaga 1910. urtean hil zen.

go to link Karikatuaren egilea: Irati Lasa (Eibarko Dibujo Eskola).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »