[Karikaturak] Toribio Etxebarria

[Karikaturak] Toribio Etxebarria
2023/07/22 eta kitto!
Toribio Etxebarria kalea planoaGure herrian dagoen kalerik nagusienak sindikalista eta idazle famatu honen izena hartzen du. Toribio Etxebarria 1887ko apirilaren 27an jaio zen  Eibarren, Txirio-kalean. Oso gazte hasi zen lanean  eta betidanik izan zuen irakurtzeko zaletasuna.
Udaletxean idazkari hasi zen eta 1920an Alfa  koooperatiba eratu zuen Armeria Eskolatik irtendako lagun batzuekin. Armagintzari ekin zioten, baina 1927an josteko makinetara pasatu ziren. Sozialista  eta sindikalista amorratua, II Errepublika aldarrikatu zuenetariko bat izan zen eta Prieto gobernu  ordezkariak Madrilera eraman zuen CAMPSAren zuzendari postura. Gerra ostean espetxeratu egin  zuten eta, azkenean, erbesteratu beharra izan zuen. Venezuelan "Ibiltarixanak" eta "Viaje por el país  de los recuerdos" liburuak idatzi zituen. Bere lanik handiena "Flexiones verbales y Lexicón del euskera dialectal de Eibar" izenekoa da.
1968ko apirilaren 18an hil zen  Caracasen. Eibarko Udalak Hiriko Seme Kutun izendatu zuen 1987an.

Karikatuaren egilea: Irati Cobo (Eibarko Dibujo Eskola).