Klowna eta Jabetzea tailerra Andretxeko Jabetze Eskolan

0    Andretxea 
Andretxea Andretxea
Klowna eta Jabetzea tailerra Andretxeko Jabetze Eskolan
2018, Ira 05

Klowna eta Jabetzea ikastaroa, udazkeneko Jabetze Eskolako egitarauan dugu.

Ikastaro honetan norbera den bezala azaltzeko lanketa egingo dugu. Barne eragin, sentimendu, irudimen, trebezia eta ahuldadeak azaltzeko eta askatzeko baimena emango diogu elkarri eta horrek ematen duen bertigoa gozamen bihurtu. Barre egingo dugu eta barre eginarazi. Momentua bizitu eta sentituko dugu. Porrota laguntzat hartu, boterea hartu, boterea galdu, jolastu eta autoritatea zirikatuko dugu. Unibertso batetara egingo dugu jauzi, norberak barruan daraman unibertsora hain zuzen.

Egunak: urriak 9, 16, 23 eta 30, eta azaroak 6, 20 eta 27.

Ordua: 18:15 – 20:15

Iraupena: 14 ordu

Hizkuntza: euskara

Formatzailea: Nerea Ariznabarreta

Informazio gehiagorako deitu edo idatzi lasai Andretxera: andretxea@eibar.eus 943 70 08 28.

Matrikulak Andretxean edo Pegoran egin daitezke.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »