
1991an sortutako enpresa gara. Aisialdi hezitzailean eta kultur proiektuen kudeaketan egiten dugu lan. Ilusioz, elkarlean eta eskarmentu haundia izanik, bezeroak asetzeko zerbitzu profesionala kalitatezkoa eta sortzailea eskientzen dugu.
Hezkuntza, kultura eta aisialditik gatozen pertsonak osatzen dugu lan taldea eta taldeko lanean datza, hain zuzen ere, gur indar nagusia.
Gure proiektoak bizi esperientziak izateko dira. Taldea eta hartu-eman pertsonalak garrantsitzuak dira, garapen pertsonal eta soziala helburu duten proiektu hezitzaileak eskeintzen ditugu eta elkarbizitza eta esperientzia praktikoaren bidez gizabanakoaren garapen integrala bilatzen dugu.
Tokian tokiko baliabideak erabili eta bertako beharrak asetuko dituen zerbitzuak eskeintzen saiatzen gara.
Balioak:
Taldeko lana, gaitasun profesionala, empatia eta harremanetarako gaitasuna, proaktiboak, komunikazio zuzena, inplikazioa, ilusioa, lanerako gogoa, esperientzia, sortzaile.
Bezeroak:
Gure bezeroak, besteak beste, udaletxeak, erakundeak, elkarteak, ikastetxeak, fundazioak eta erakunde pribatuak dira.
Elkar lanean, aldez aurretik finkatutako helburuak lortzeko, egitasmoen diseinuaz, kudeaketaz, garapenaz eta ebaluaketaz arduratzen gara. Etengabe harreman sendo, gertukoa eta profesionala izaten saitzen gara, malgutasunez egunez egun hobetzen joatea da gure asmoa.
Zer egiten dugu
Kultura eta aisialdiaren kudeaketa da gure lan esparrua (ikus guztiak Programen atalean):
- Aisialdiko programak
- Ikastaroak eta tailerrak
- Erakusketak
- Gaztelekuen kudeaketa
- Ludoteken kudeaketa
- Udalekuak
- Jaiak
A.Z. ASTIXA Zezenbide kalea, 7
943206231
kaixo@astixa.com
www.astixa.eus