Zapatuetako tailerrak antolatu dituzte 5-12 urte bitarteko haurrentzako (neguko eskaintza)

Zapatuetako tailerrak antolatu dituzte 5-12 urte bitarteko haurrentzako (neguko eskaintza)
2017/01/10 eta kitto!
2017a iritsi da eta horrekin batera neguko eskaintza. Aurten ere, Eibarko Udalak antolatuta, 5-12 urte bitarteko neska-mutilek, adinaren arabera, tailer ezberdinak izango dituzte aukeran. Izen ematea Urtarrilaren 13tik 22ra bitartean egin beharko da (astixa.eus web gunean argitaratuko den galdetegian *)  eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. Dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da eta telefonoz erantzuna emango zaie izena ematen duten guztiei. Informazio gehiago: http://astixa.eus/albisteak/zapatuetako-tailerrak-2017ko-negua/