20. Eibarko Itzulia

20. Eibarko Itzulia
ETA KITTO 2017, Mai 24

Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak Eibarko itzuliaren 20. edizioa antolatu du ekainaren 3rako. Irteera 7:00etan izango da Klub Deportiboaren egoitza aurrean, Toribio Etxeberria kalea 16-1º. 31,5 km-ko ibilbide zirkularra izango da, Eibarko gailur garrantzitsuenetatik pasatuz. Nahi duenak aukera izango du ibilbide motzagoa egiteko, Azitainen amaituta (ibilbidearen erdia baino zertxobait gehiago). Bidean zehar bi anoa-postu egongo dira, bata Asurtzan (hamarretako) eta bestea Arraten (fruta).
Ibilbidea puntu horiz markatuta dago eta aukera dago klubaren webgunean track-a deskargatzeko.
Ibilaldia doakoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea. Maiatzaren 22tik (astelehena) aurrera salgai jarriko dira 7 €-tan Eibarko itzuliaren kamisetak nahi duen orok erosteko. Informazio gehiagorako hurbildu Eibarko Klub Deportibora – Mendi Taldea (943-201904), astearte eta ostegunetan 19:30etatik 20:30etara, edo kontsultatu webgunea: http://www.deporeibar.com/mendia/

perfila

kamiseta

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »