"Matematika eskuekin eta baliabideekin Haur Hezkuntzan (2-6 urte)" ikastaroa online eskainiko du UEUk

"Matematika eskuekin eta baliabideekin Haur Hezkuntzan (2-6 urte)" ikastaroa online eskainiko du UEUk
2016/01/28 eta kitto!
 Matematika eskuekin eta baliabideekin Haur Hezkuntzan (2-6 urte) online ikastaroa eskainiko dugu Otsailaren 10ean hasi eta martxoaren 16ra bitartean. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Ikastaro honen helburuak hauek dira:

A. Irakasleon trebakuntza didaktikoa: Material manipulagarri ugari ezagutuz eta erabileran trebatuz, material horien garrantzian eta ahalmenetan sakontzea, Haur Hezkuntzan matematika-saio dinamiko eta parte-hartzaileak sustatzeko.

B. Jardunean gozatzea: Jakin-mina piztea eta matematikarekiko zaletasuna ereitea, eta bide horretan aurreratzeko nahitaezkoa da irakasleok ere eginez eta eraikiz gozatzea.

D. Zenbakikuntzak eskatzen duen abstrakzio matematikoa lortzea, ekintza konkretu batzuk eginez, interesa sustatuz, jolasen bidez, errealitatean...

E. Geometriaren edertasunaz jabetzea.

Ikastaroaren irakaslea Lorena Egidazu Ormazabal da: Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik sortu nuen zientzieskola. Gure helburuetako bat interesa sustatzea da, interes gabe ez dagoelako ikas prozesurik uste baitugu. Ideia hori oinarritzat hartuz diseinatu dugu gure proiektua: matematika manipulatiboak, irakurketa, logika lanketa, sormena, espazio kontrola, hitzaldiak, tailerrak, bakarkako saioak...  Beti ikasi eta eboluzionatzeko prest!!!

Nori dago zuzenduta ikastaroa? Haur Hezkuntzako irakasleei, aisialdieko monitoreei, etxean matematika landu nahi duten gurasoei.

Izena emateko orria.