“ZURE BURUA KOKATZEN IKASTEN, bihur ezazu zure etxea ETXE-BIZITZA BAT”

“ZURE BURUA KOKATZEN IKASTEN, bihur ezazu  zure etxea ETXE-BIZITZA BAT”
2016/09/29 eta kitto!
Defibel Debabarrenako Fibromialgia eta Astenia Kronikoaren Kontrako Elkarteak ZURE BURUA KOKATZEN IKASTEN, bihur ezazu zure etxea ETXE–BIZITZA BAT tailerra antolatu du, Ana Perez Lizarraga psikologo eta psikoterapeutaren eskutik . Tailerra Elgoibarren izango da, Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.

Ikastaroa irailaren 30ean hasiko da, ostirala, 17:00etatik 19:00etara, eta hurrengo ostiraletan ere izango da: urriak 28, azaroak 18 eta abenduak 16, beti ordutegi berdinean. Izen-ematea ezinbestekoa da. Plazak mugatuak dira.

 

“ZURE BURUA KOKATZEN IKASTEN, bihur ezazu  zure etxea ETXE-BIZITZA BAT”

 

Gure etxean bizi izateak gure lekua era kontzientean munduan hartzea esan nahi du, maila eta dimentsio ezberdinetan (gorputza, zirrara, pentsamendu eta arima) garenaz arduratzea. Gure burua kokatzeko teknikak etxearen kontzeptu unibertsala, eta bere gelak, giza-errealitatearen osagaiez hitz egiteko erabiltzen du.

 

Gure etxea ezagutzea eta hura ETXEA bihurtzea nahi izatea ezinbestekoa da bilakaerarako. Gure burua kokatzearen teknikak kontuan hartzen ditu bai gure dimentsio gorputzarena / emozionala / burukoa, bai gure dimentsio espirituala / garrantzizkoa.

 

Ikertzea eta sakontzea helburua da konturatzeko gure alderdietako bakoitzean zer aldatu behar dugun. Gure bizitzaren zein arloetan arreta gehiago jarri behar dugun eraldaketa behar duen hura eraldatzeko.

 

Bizitza duina sortzea gure eguneroko erantzukizuna da eta teknikak honek lortzen laguntzen digu.