Batido energetikoak egiteko ikastaroa

Batido energetikoak egiteko ikastaroa
2019/02/04 12:13
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak  "Batido energetikoak" egiteko ikastaroa antolatu du Illunabarrian programaren barruan otsailaren 20rako, arratsaldeko 19:00etan, ...eta kitto!ko egoitzan bertan.

Urtaro desberdinetako aldaketei aurre egiteko batidoak egiten ikasteko aukera parega "Itxesi" belardendako Jaione Yeregiren eskutik.

Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea,  hemen klikatu dezakezu edota 943200918 telefonora deitu dezakezu.

Saioak 3€-ko salneurria izango du eta momentuan ordaindu beharko da.