Izozki- dastaketa maiatzaren 9an …eta kitto!-n

Izozki- dastaketa maiatzaren 9an …eta kitto!-n
ETA KITTO 2018, Mai 02

Artisau eran egindako “Gelati- gelati” izozkien dastaketa egingo da maiatzaren 9an 19:00etan …eta kitto! Euskara Elkarteko egoitzan (Urkizu 11, solairuartea), Illunabarrian programaren baitan antolatutako saioan. Italiar jatorria dute izozkiek eta 6 izozki ezberdin probatzeko aukera egongo da. Esperientzia berezia izango da, dastaketa begiak itxita egingo baita.

Izen- ematea maiatzaren 7ra arte zabalik egongo da eta 3 €-ko salneurria izango du.

Informazio gehiago nahi izanez gero 943200918 telefonora deitu.

  • Plaza mugatuak

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »