XI. MINTEGIA: Transmisiotik sozializaziora. IZEN EMATEA ZABALIK!

XI. MINTEGIA: Transmisiotik  sozializaziora. IZEN EMATEA ZABALIK!
2021/02/26 eta kitto!
2020 mintegi jendetsu eta berezia ez dugu erraz ahaztuko, ederra izan zen, edertasunaren zentzurik zabalenean. Mintegia egin eta egun gutxitara konfinamendua hasi zen, baina momentu horietan, zetorrenari usairik ere ez genion hartzen.
Martxoaren 16an izango da mintegia 9:00etatik 14:00etara. Aurtengo mintegia beste era batekoa izango da, pandemiak berak mugak jartzen dizkigulako, baina faltan botako ditugu hainbat aurpegi, solasaldi, barre eta besarkada. Aurrez aurreko mintegia 20 lagunetara mugatuko da (eibartarrentzat) baina streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da eta baita galderak bota eta parte hartzeko ere.
Paula Kasaresek 2011ko maiatzean iradokitutakoari eta iaz Jaime Altuna, Jone Miren Hernandez eta Paulak berak berretsitakoari kaso egin eta izenburua bere ere moldatu dugu, izan ere ikusi dugu urte guzti hauetan “Transmisioa” diogunean, sarritan “sozializazioaz” ari garela.
Pandemiak berak nolako eragina izan duen isladatzen saiatuko gara, krisialdiak aldaketa sasoiak ere badirelako eta kontziente izan edo ez guzti honek eragina izango duelako euskaldunongan edota etorkizuneko euskaldunengan.
Goiza bi zatitan banatuko dugu eta ahozkotasunak, sare sozialek eta hedabideek izan duten papera aztertu ondoren, esperientzia edo kasu praktikoak ikusiko ditugu.
Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle etabarri zuzenduta dago, baina edonor da ongietorria.
Aurtengo egitarauari buruz ingormazio gehiago nahi baduzu edota izena ematea nahi baduzu klikatu ondorengo loturan:

Eman izena