Astelehenean zabalduko da zapatuetako tailerretan izena emateko epea

Astelehenean zabalduko da zapatuetako tailerretan izena emateko epea
ETA KITTO 2016, Urt 21
Zapatuetako tailerrak 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzako izaten dira eta izen-ematea astelehentik aurrera egin ahal izango da. Kantak eta jolasak, eskulana decoupage teknikaz, jostailuak sortu, dantza garaikidea eta maketak izango dira Eibarko Udalak negu honetarako martxan jarritako tailerretan. Arlo ezberdinetako tailerrak eskaintzen dira adinaren arabera sailkatuak, eta bakoitzak egutegi eta ordutegi berezia izaten du.
Haur hezkuntzako 3. mailakoentzat “Kantak eta jolasak” tailerra prestatu dute, eta Jacinto Olabeko LUDOTEKAn egingo  da. Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea. Hiru ordutegi ezberdin daude: Otsailaren 13, 20 eta 27an 10:00etatik 11:30era; 11:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30era. Prezioa: 10€. Izen ematea urtarrilaren 29an amaitzen da (eskoletan edo On line www.astixa.eus-en).

Lehen hezkuntzako 1. mailakoentzat “Eskulana decoupage teknikaz” tailerra antolatu dute. Tailer hau PORTALEAn egingo da, eta talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea. Hiru ordutegi ezberdin daude: Otsailaren 13, 20 eta 27an 10:00etatik 11:30era; 11:30etatik 13:00etara; eta 17:00etatik 18:30era. Prezioa: 10€. Izen ematea urtarrilaren 29an amaitzen da (eskoletan edo On line www.astixa.eus-en).

Lehen hezkuntzako 2. mailakoek “Jostailuak sortzen” tailerrean izena emateko aukera paregabea izango dute. Tailer hau PORTALEAn burutuko da eta bi ordutegi ezberdin daude: Otsailak 13, 20 eta 27an 16:30etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:30era. Prezioa: 10€. Izen ematea urtarrilaren 29an amaitzen da (eskoletan edo On line www.astixa.eus-en).

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek “Dantza garaikidea, mugi-mugi” tailerra izango dute. Tailer hau PORTALEAn burutuko da otsailak 13, 20, 27 eta martxoaren 5ean. Bi talde egongo dira: batak 17:30etik 18:30era jardungo du, eta besteak 18:30etatik 19:30era. Prezioa Eibarren erroldatuentzat: 10€. Prezioa Eibartik kanpokoentzat: 20€. Izena ematea PEGORAn urtarrilaren 25etik otsailaren 2 arte.

Azkenik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat “Maketak eratzen”  tailerra antolatu dute. PORTALEAn burutuko da otsailak 13, 20 eta 27an, eta bi talde egongo dira: 16:30etik 18:00etara eta 18:00etatik 19:30era. Prezioa: 10€, Izen ematea urtarrilaren 29an amaitzen da (eskoletan edo On line www.astixa.eus-en).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude