Oiarzabalek beste hiru urterako sinatu du Realarekin

Oiarzabalek beste hiru urterako sinatu du Realarekin
2016/02/12 16:56
eta kitto!
Aurreko astelehenean Realarekin bere lehen gola sartu zuen Mikel Oiarzabal eibartarrak Realarekin lotzen zuen kontratua luzatu du 2021eko ekainaren 30era arte. Horrela, oraindik jubenil adinean dagoen jokalariak aurretik 2018ra arte zuen kontratua beste hiru urterako handitu du. Gaur eguerdian egin den sinadura ekitaldian, kadeteetan Realak fitxatutako eibartarrak "bere ametsa gauzatu" dela esan du eta, aldi berean, "domekan ere, Granadaren aurkako partiduan, lehen taldeari hiru puntuak lortzen laguntzeko" asmoa azaldu du.