Sua piztu da Arragueta kaleko 18. zenbakian

Sua piztu da Arragueta kaleko 18. zenbakian
2011/12/14 00:00
eta kitto!

Gaur eguerdian (eguaztena, hilak 14) sua piztu da Arragueta kaleko 18. zenbakian, azken pisuetako batean. 13.00ak aurretik Ertzantza, suhiltzaileak eta udaltzainak bertan ziren. Segurtasun neurriak direla eta, trafikoa eten egin dute kalean, Bittor Sarasketa kaletik desbideratuta eta suhiltzaileek sua amatatzeko beharrean ziharduten bitartean eraikinetik bizilagunak ateratzen ere jardun dute.