20 taberna Gin Tonic lehiaketan

20  taberna  Gin  Tonic  lehiaketan
06 Api
1:49

Herriko 20 tabernak jardungo dute, Euskeraz Primeran kanpainaren barruan, …eta kitto!-k antolatu duen   I. Gin Tonic Lehiaketan. Hurrengo asteburuan, apirilaren 15, 16 eta 17an, egingo da lehiaketaren lehen fasea, eta egun horietan, tabernariek, ohiko prezio eta ordutegian eskainiko dizkiete lehiaketako Gin Tonic-ak bezeroei. Bezeroek bozkatu egingo dute horretarako tabernetan egongo diren orrietan. Gutxienez 3 Gin Tonic desberdin probatu beharko dituzte, eta gehien gustatu zaienari botoa eman. Behin orriak bete eta gero, tabernetan egongo diren bozketa-ontzietan sartuko dira apirilak 18 baino lehen. Botoa eman duten bezeroen artean asteburu bateko egonaldia zozketatuko du …eta kitto!-k. Herritarren bozketa horretatik irtengo dira 3 finalistak, eta finala apirilaren 22an, barixakua, egingo da Untzaga Plazan 20:30etik aurrera. Finalistek epaimahaiaren aurrean prestatu beharko dituzte Gin Tonic-ak, Oihan Vegak gidatu eta girotuko duen ekitaldian. Irabazleak 300 euroko saria eramango du, eta beste bi finalistek, koktelak egiteko kit bana.

Maquetaci—n 1

 

« »