Gurasoak Berbetanek jai giroan amaitu du ikasturtea

Gurasoak  Berbetanek  jai  giroan  amaitu  du  ikasturtea
16 Eka
1:58

Urkizuko parkean esan diogu agur Gurasoak Berbetan egitasmoari. Joan den ostegunean eskulan- eta makillaje-tailerrekin ekin genion jaiari: kokomokoak egin genituen, marrazki bizidunetako pertsonaiarik gustukuenak margotu ere bai, baina betiko bezala ilararik luzeena makillajearen mahaian sortu zen: katuak, marigorringoak, tximeletak… denetarik ikusi zen han!

Eta behin tailerrak amaitu eta gero, ARNO DJ-aren txanda izan zen. Xirimiriari aurre eginez, dantzarekin amaitu zuten bertaratutakoek jaia.

Datorren ikasturtean ere bueltan izango da Gurasoak Berbetan egitasmoa, etxe-giroan euskeraren erabilera bultzatzeko helburuarekin indartsu bueltatuko da …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.

Jaialdia 1Jaialdia 2Jaialdia 3Jaialdia 4Jaialdia 5Jaialdia 6

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »