Sosolan baserri mundua bertatik bertara ezagutzen

Sosolan  baserri  mundua  bertatik  bertara  ezagutzen
20 Aza
12:19

Joan zen zapatuan, Berbetan eta Ongi Etorri programetako hainbat kide eta familia Sosola baserria bisitatzen egon ziren. Goizean goiz autobus txikia hartu eta Sosolara abiatu zen hogeikotea. Bertan zeuden zain Enrike, Aizpea eta Manex semea. Baserriaren inguruko historia entzun eta ingurua bisitatu ondoren, bi taldetan banatuta ogia eta gazta nola egiten duten erakutsi zieten. Eta ez hori bakarrik! egindakoa probatzeko aukera ere izan zuten: gazta, ogi desberdinak, sagar-zukua, sagardoa, gailetak…

Jende askok eman duenez izena, datorren abenduaren 2an, bigarren irteera bat egingo dute, oraingoan ere  …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.

sosola 1 ona

 

 

 

 

 

 

 

sosola 3

sosola 4sosola 5sosola 6sosola 7sosola 8sosola 9

sosola 2 ona

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »