“Gaur Jaia” haur-dantzaldia bihar Urkizun

“Gaur Jaia” haur-dantzaldia bihar Urkizun
13 Eka
8:25

Ikasturtea pixkanaka-pixkanaka amaitzen doa eta Gurasoak Berbetan mintzapraktika-programak ere agur esango dio aurtengoari. Eta agur biribila emateko haur-dantzaldi berezia antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak biharko, ekainak 14, arratsaldeko 17:30etik aurrera Urkizuko parkean.

Xilipurdi taldeak adin guztietako ikusleentzako animaziozko eta musika ikuskizun polita eskaniko digu. Batez ere haurrei zuzenduta dago, baina helduek ere gustura jardungo dute. Jai-giroan, zuzeneko musikarekin, akziozko eta parte-hartze jolasak, puxikekin, uztaiekin, jausgailuekin, lehiaketak, dantzak, pailazokeriak elkarren atzetik joango dira. Sarrera irekia da, edonork har dezake parte eta doan izango da.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »