Guinnessa lortzeko atarian

Guinnessa  lortzeko  atarian
15 Eka
2:52

Eibarren AKEBAI herri plataformak agerraldia egin zuen atzo arratsaldeko 19:00etan Untzagan plazan.

Guinnessa lortzeko saiakerarako astebete besterik ez da falta, baina martxa ezinhobean doa dena. Herritar zein eragile askoren atxikimendua lortu du ekimenak eta antolatzaileek zalantzarik ez dute egun gutxi barru 2.500 lagunen izen-ematea izango dutela.

Antolatzaileen esanetan, pozgarria eta benetan ilusionantea da, aspaldiko partez, horrenbeste lagun batzen dituen euskarari lotutako ekimen batean herritarren erantzuna. Adin, kolore eta era guztietako herritarrak, denak batera erronka honi aurre egiteko prest agertzea izugarria da. Aste gutxitan izen emateak ia betetzeaz gain, 100 eragile ingururen atxikimendua jaso baitu ekimenak”.

Ekainaren 22ko ekitaldiari begira,  herritarrei lasaitasuna eta  ematen zaizkien oharrei kasu egitea eskatu dute antolatzaileek. Oso erraza izango da dena, pazientzia, lasaitasuna eta umorea etxetik ekartzea eskatzen dugu, gainontzekoa bertan emango zaie: zer jantzi behar duten, noiz eta nola. Esandakoari kasu eginez gero, primeran irtengo da!“.

AKEBAI agerraldia untzagan05 AKEBAI agerraldia untzagan09 AKEBAI agerraldia untzagan11 AKEBAI agerraldia untzagan14 AKEBAI agerraldia untzagan16 AKEBAI agerraldia untzagan19 AKEBAI agerraldia untzagan20 AKEBAI agerraldia untzagan24 AKEBAI agerraldia untzagan26

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »