Primeran ibili ziren henna-tailerrean

Primeran ibili ziren henna-tailerrean
2018/03/02 eta kitto!
Henna-tailerrean jardun zuten eguenean Berbetan programetako hainbat parte-hartzailek, eta gustura jardun ere. Safia eibartar gaztea izan zuten irakasle. Lehenengo eta behin, hennaren jatorria eta bitxikeriak kontatu zizkigun; ondoren, xiringak eta henna hartu eta paper batean frogak egin zituzten, eskua hartzeko, eta tailerra aurrera joan ahala ausartenek euren eskuetan egin zituzten henna-irudiak.

Pozarren bueltatu ziren etxera eurak egindako apaingarriak soinean.

Argazki albuma ikusteko sakatu hemen.