III. Gin Tonic lehiaketako finala ostiralean

III. Gin Tonic lehiaketako finala ostiralean
02 Mai
10:25

Apirilaren 13tik 15era eta 20tik 22ra martxan egon den Euskeraz Primeran! Gin Tonic lehiaketa azken txanpan sartu da eta, bezeroak emandako bozkak zenbatu eta gero, finalistak O´Jays, Koskor eta Ametsa tabernak izan dira. Hiruren arteko finala maiatzaren 4an, etzi,  jokatuko da Untzagan  20:30etik aurrera.

Tabernariek jendearen aurrean prestatu beharko dituzte gin tonicak eta bien bitartean, Oihan Vegak musikarekin girotuko du ekitaldia.

Bestalde, tabernetan botua eman duten herritarren artean asteburu baterako egonaldia zozketatu dute eta saria Josune Amilibiari egokitu zaio eta  sstiralean jasoko du bere saria.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »