Nerea Mendizabalek "mugak" ipintzeko moduari buruz hitz egin zigun

Nerea Mendizabalek "mugak" ipintzeko moduari buruz hitz egin zigun
2016/03/16 10:27
eta kitto!
"HHko umeei mugak nola ipini" izenburupean primerako hitzaldia eskaini zigun Nerea Mendizabalek.

Gure seme-alabak nola izatea gustatuko litzaigukeen eta guraso eta seme-alaben arteko harremana nola izatea gustatuko litzaigukeen definitu eta gero mugak nola ipini definitzen hasi ginen. Umeen mugak beharrean, helduen mugak zeintzuk dira identifikatu behar ditugu, eta asertibitatea eta enpatiaz jokatu.

Adibide asko ipini zituen eta erraza izan zen geure burua hainbat egoera eta jokaerekin identifikatzea.

Gaiak luzerako ematen du eta hitzaldi bakar bat motz gelditzen dela begibistakoa da. Horregatik, bere webgunean sartu eta bibliografia eta gaiari buruz sakontzeko aukera duzue ondorengo loturan klik eginez:

http://www.hartueman.com/

nerea mendizabal (18)
nerea mendizabal (16)
nerea mendizabal (14)
nerea mendizabal (12)
nerea mendizabal (10)
nerea mendizabal (9)
nerea mendizabal (8)
nerea mendizabal (5)
nerea mendizabal (4)