Ongi Etorri Berbetaneko taldeak martxan!!

Ongi Etorri Berbetaneko taldeak martxan!!
2016/11/17 eta kitto!
Ongi etorri Berbetaneko taldiak hasi dira martxan!

Lehenengo saioa Urkizuko partehartzaileekin izan zen azaroaren 2an eta bigarrena azaroaren 16an. Amañakoekin aldiz, azaroaren 10ean elkartu ginen lehenengoz. Hurrengo saioak honako datetan izango dira:

  • Amaña: hilabeteko bigarren eta hirugarren astelehenetan. Beraz, hurrengoa azaroaren 21ean izango da, 17.00etan.

  • Urkizu: abenduaren 7an, 18:00etan.

  • Urki: hilabeteko azkeneko astelehenetan. Lehenengoa azaroaren 28an, 18:00etan.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

  • ...eta Kitto!: 943200918 edo  ongietorri@etakitto.eus

  • Udaleko Gizartekintza Saila: 943708440 edo immigrazioa@eibar.eus


 

1-bilera1 1.saioa Urkizuko taldearekin. Elkar ezagutzen

1-bilera2 1.saioa Urkizun, gure buruak aurkezten: arabieraz, wolofez, euskaraz...

1-saioa 1.saioa Amañako taldearekin. Hizkuntzak elkartrukatzen