Papiroflexia tailerrean primeran ibili ziren guraso berbalagunak

Papiroflexia tailerrean primeran ibili ziren guraso berbalagunak
2018, Urt 29

Zapatu goizean  Gurasoak Berbetaneko partaideek, horietako asko seme-alabez lagunduta gainera,  origami edo papiroflexia tailerraz gozatzeko aukera izan zuten …eta kitto!-n. Rafa Rodrigo adituak origamiaren inguruko bitxikeriak azaldu zizkigun, eta gero, entzundako guztia praktikara eramateko aukera izan zen: bihotz bat, beltxarga, diru zorroa eta tximeleta bat egin zituzten paperarekin.

Ederto baten ibili ziren guraso, ume eta gaztetxoak! Etxera poz-pozik bueltatu ziren denak egindako artelanekin.

 

Argazkiak ikustea nahi baldin badituzue, sakatu hemen eta ikusi bilduma.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »