Primerako Gin Tonic-ak barixakuan Untzagan izandako finalean

Primerako  Gin  Tonic-ak  barixakuan  Untzagan  izandako  finalean
25 Api
12:16

Joan den barixakuan jokatu zen lehen Gin Tonic lehiaketako finala. …etakitto!-k tabernetan euskeraren erabilera areagotzeko antolatzen duen Euskeraz Primeran! kanpainarekin bat eginda dauden 85 tabernei egin zitzaien eskaintza, eta guztira 20 tabernek jardun dute nor baino nor.

Apirilaren 15etik 17ra bitartean jokatu zen lehenengo fasean herritarren txanda izan zen eta tabernetan Gin Tonic-ak dastatu ondoren bozkatzeko aukera izan zuten, tabernetan bertan zeuden bozkatzeko orriak eta kutxak erabilita.

Bozketa horretan parte hartu zutenen artean asteburu pasa bat zozketatu genuen eta saria  Patricia Feijoori egokitu zitzaion.

Gin Tonic Patricia Feijoo

Patricia Feijook asteburu-pasa irabazi zuen.

Eguraldia lagun izan genuen eta jendetza hurbildu zen Amesti, Ametsa eta Txoko tabernen arteko finalera.

Oihan Vega DJ eta esatariaren gidaritzapean eta Ivan Feijoo eta Oscar Pardo epaimahaikideen laguntzaz finalari hasiera eman genion 20:30ean. Partaide bakoitzak 10 minutu izan zituen 2 Gin Tonic prestatzeko eta aurretik egindako zozketaren arabera Txoko, Ametsa eta Amesti izango ziren hurrenez hurren Gin Tonic-ak pretsatzeko arduradunak.

gintonic finala (16)

Txokoko Lurdes bere Gin Tonic-a prestatzen eta Ivan Feijoo epaimahaikidea adi-adi begira.

Gin Tonic Guada

Ametsako Guadak batera prestatu zituen Gin Tonic biak.

Gin Tonic Emilio Pita

Amestiko Emilio gogotsu aritu zen edalontzian aurkeztutako Gin Tonic-ak prestatzen.

Finalisten artean urdirutasuna somatzen bazen ere, Untzagan giro ezinhobea izan genuen eta epaimahaiarentzat ez zen erraza izan erabakia hartzea.

gintonic finala (49)

Bertaratu zirenek aukera izan zuten tabernariek prestatu zituzten Gin Tonic-ak dastatzeko.

Ametsako Guada izan zen  irabazlea eta 300 €-ko saria eta plaka eraman zituen. Bigarren sailkatua Amañako Amesti Tabernako Emilio izan zen eta hirugarren Txoko tabernako Lurdes.

GinTonic taldekoa

Oscar Pardo, epaimahaikidea, Emilio Pita (Amesti), Guada Ibañez (Ametsa), Lurdes Burgos (Txoko) eta Ivan Feijoo, epaimahaikidea irrifartsu sari banaketan

Argazki gehiago ikusteko klik egin ondorengo loturan:

http://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=46743#argazki-bildumak

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »