Tor magoa Amañan eta Urkizun izan zen

Tor  magoa  Amañan  eta  Urkizun  izan  zen
06 Urr
12:44

Berbetan zein Ongi etorri Berbetanen programen izen-emate kanpainaren barruan Tor Magoaren bisita izan genuen irailaren 27 eta 28an.

Amañan ez genuen eguraldia lagun izan eta talde txikiagoa batu zen magoaren ikuskizunaz gozatzera. Hurrengo egunean aldiz, Urkizun eguraldia gure alde agertu zen eta jendez lepo topatu genuen Urkizuko parkea.

Dakizuenez, ikuskizun hauen aitzakiarekin bertaratutakoei programen berri eman eta parte-hartzeko gonbitea luzatzen diegu.

Programaren baten informazio sakonagoa nahi izanez gero, hemen Berbetani buruzko informazioa edota hemen Ongi etorri Berbetan-era programaren gainekoa.

Izena ematera animatzen zarela? egin klik hemen Ongi etorri-n izena emateko edota hemen Berbetan-en izena emateko

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »