TXALAN TXALAN Bikote Linguistikoak

TXALAN TXALAN Bikote Linguistikoak
2017/04/28 eta kitto!
Txalan-txalan bikote linguistikoak osatuz eta hizkuntza trukaketarako egitasmoa da. Egitasmo honen helburua, bikoteen arteko hizkuntza trukaketa da eta Eibarko bizilagunoi elkar ezagutzeko aukera zabaltzea ere bai, jatorria bat edo beste izan.

Bikoteak, adina, afizioa eta ezagutu edo praktikatu nahi den hizkuntzaren arabera osatuko dira.  Izen-ematearen ostean elkarrizketak egingo dira bikoteak sortzeko.

Programa honen bidez,  hizkuntza ezagutu edo praktikatzeaz gain, Eibarko eta Eibarren bizi garen beste jatorri batzuetako bizilagunak elkar ezagutzeko aukera izango dugu, aurrez aurre, eta hizkuntza, ohiturak, kultura… trukatuko ditugu.

  • Iraupena: 5 aste

  • Hasiera: 2017ko maiatzaren 15ean

  • Amaiera: 2017ko ekainaren 16an

  • Konpromisoa, astean behin ordubete eta erdi elkartzea.


Izena-emateko edota informazio gehiago nahiz izanez gero: