Gaur Txoborro magoa Urkin

Gaur  Txoborro  magoa  Urkin
19 Ira
1:51

Gaur “Ongi etorri Berbetan-era”  eta “Berbetan” programen barruan, Txoborro magoaren ikuskizuna antolatu dugu.

Magia-ikuskizuna arratsaldeko 17:30ean izango da Urki auzoko Cepa tabernaren parean. Sarrera irekia eta doakoa da.

“Ongi etorri Berbetan-era” egitasmoa harrera eta elkarbizitzarako programa da eta Urki, Amaña eta Urkizu auzoetan eramango da aurrera, kanpotik etorritakoekin eta bertokoekin bizilagun taldeak eta sareak sortuz.

“Berbetan” aldiz, euskara praktikatzeko erabilera taldeak dira.

Bietako programaren batean edota bietan izena emateko aukera izango da gaur ikuskizuenean bertan.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »