Sasoiko lore eta landareak biltzen jardun dute berbalagunek asteburuan

Sasoiko  lore  eta  landareak  biltzen  jardun  dute  berbalagunek  asteburuan
12 Mar
10:24

Zapatuan, eta konpainia ederrean, sendabelarrak biltzen ibili ziren Berbetan programetako hainbat kide. La Salle Azitain ikastetxetik gora egin eta han inguruan ibili ziren pare bat orduz, Mentxu Amuategi adituak lagunduta, eta pentsatu baino sendabelar gehiago batu zituzten gainera. Parte-hartzaileek, ondo pasatzeaz gain, asko ikasi zuten eta baita praktikan jarri ere, bakoitzak bere sendabelar-koadernoa osatu zuen-eta. Eguna borobiltzeko , Asola Berrin bazkaldu zuten, eta landareak ez ziren falta izan jatekoan ere! Joxean Urkiak bazkari goxoa prestatu zien.

belarrak2

belarrak3

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »