Munduko Janarien azkenengo tailerra Senegalgo jakiekin

Munduko Janarien azkenengo tailerra Senegalgo jakiekin
2018/04/27 eta kitto!
Ongi etorri Berbetanek 2017-2018 ikasturtean Munduko Janarien Tailerrak jarri zituen martxan. Guztira lau tailer egin ditu, Bangladesh-eko arroza, pellak eta torradak, kous-kousa eta azkena, joan den asteartean izan zen: Senegalgo Nem izenekoak.

Ikastaroa,  Eibarrera orain dela 5 urte etorri zen Rokhayak gidatu zuen. Arratsaldeko 18:00etan elkartu zen Portaleko sukaldean   15eko taldea. Arratsalde ederra pasa zuten giro ederrean errezeta berria ikasten, barre eta algara artean. Argazki albuma ikustea nahi baldin baduzue, sakatu hemen.

Aurten izan duen harrera ona ikusita, hurrengo ikasturtean berriz ere antolatuko ditu tailerrak ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Sukaldean, munduko txoko desberdinetako janarien errezetak sukaldatzen ikasten jarraituko dugu, elkar ezagutzen, esperientziak elkartrukatzen ditugun bitartean.

Irailetik aurrera askoz gehiago!