100 urte bete ditu gaur Miguel Gallastegi pilotari handiak

100  urte  bete  ditu  gaur  Miguel  Gallastegi  pilotari  handiak
25 Ots
9:35

1918ko otsailaren 25ean etorri zen mundura Migel Gallastegi Ariznabarreta. Mandiola bailarako Asoliartza baserrian jaiotakoa pi- lotaren historiak eman duen pilotari handienetakoa izango zen gero. Lehenengo partiduak Astelenan jokatu zituen C.D. Eibarrek antolatutako txapelketetan eta 1936. urtean profesional bezala debutatu zuen Astelenan. 1941. urtean txapeldun-orde izan zen Atano III.arekin batera, antolatu zen lehenengo binakako txapelketan. Hurrengo urtean debutatu zuen buruz-burukoan eta, txapelketatik kanpo, izen handia eman zion garaipen handia lortu zuen Astelenan Atano III.ari 22 eta 16 irabazita.

IMG_5431

Hurrengo urtean Migelen jokoak gorakada nabarmena izan zuen eta 1944. urtean 22 eta 0 irabazi zion Groseko pilotalekuan Zurdo de Mondragoni, txapelketatik kanpo lagatzeko. 1945. urtean errekorra jarri zuen 104 partidu jokatuta. 1946ean 101 partidu jokatu zituen 10 hilabetetan: 72 partidu ira- bazi eta 29 baino ez zituen galdu. 1947an berriz ere Atano IIIa hartu zuen mendean: 22-9. Buruz buruko txapeldun izan zen 1948, 1950 eta 1951. urteetan: lehenengoan 22-6 irabazi zion Atano III.a handiari Bergarako pilotalekuan; aurretik Astelenan jokatu zen finalerdian 22 eta 20 irabazi zion Akarregiri. Eta azken honi irabazi zizkion hurrengo bi txapelketak: Astelenan (22-15) eta Bergaran (22-14). 1953.urtean Barberito bere lagunaren kontrako finala ez jokatzea erabaki zuen.

IMG_5430

Pilotazaleek hain gustuko zituzten bikoteen aurkako partiduak edota lagunarekin hirukoteen aurka jokatutakoak ere ezin dira ahaztu. Gisa horretako 54 partidutatik 41etan izan zen garaile eta 13tan baino ez zuen galdu. Ubilla I eta II.aren aurka 22 eta 9 gailendu zenean, 500 lagun geratu ziren Astelena kanpoan partidua ikusi ezinik. Ospetsuak dira, baita ere, ezkerrarekin jokatuz Zurdo de Mondragonen kontra irabazitako partidua (22-0) eta 3.000 ikusleren aurrean Tricioko frontoian Frantziako txapeldun ziren Laduche eta Harambilleten aurka jokatutakoa. 1960.urtean pilotari profesionala izateari laga zionean, Miguelen bizitza profesionala enpresekin erlazionatuta egon da; zinemak eta antzerkiak, eraikuntza, nekazaritza eta abeltzaintza. Pilota mundura era pro- fesionaltasuna ekarri zuen eta, bere burua bikain prestatzeaz gain, asko egin zuen pilotarien eskubideen alde. Zaindu ere, ondo zaindu den seinale da mende osoa hartzea. Zorionak!

IMG_5428 IMG_5429

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »