1945ean jaiotakoen txangorako izen-emateko azken eguna izango da astelehena

1945ean jaiotakoen txangorako izen-emateko azken eguna izango da astelehena
2017/10/20 eta kitto!
1945eko kintoek txangoa antolatu dute datorren asteko eguenerako, urriaren 26rako, eta parte hartu nahi dutenek astelehena dute azken eguna diru-sarrera egiteko. Egitarau betea prestatu dute eguenekoa ospatzeko: goizeko 09:30ean Ego-Gaineko autobus geltokitik irtengo dira eta, Ibarrako merkatua bisitatu ondoren, hamarretakoa egingo dute han, 12:00etan Tolosako TOPIC Museoa bisitatu aurretik. Gero atsedenaldia hartuko dute eta 14:15ean Izaskungo ermita bisitatuko dute, "Maite Narbaiza eta zendu guztiak gogoan hartzeko" unearekin batera. Jarraian Izaskun Jatetxean bazkalduko dute eta, amaieran, opariak zozketatuko dituzte eta dantzaldia izango da. Izango dute denbora "eskeletoa mugitzeko" Eibarrera 19:30ean bueltatu aurretik. Interesatuek 75 euroko ingresoa egin dezakete Kutxabank-eko ES73 2095 5035 0091 1737 8350 zenbakiko kontu korrontean, jakina, hilaren 23rako.