60 egun Zaballako kartzelan egon eta gero, 3. gradua ezarri diote Iker Rokandiori

0    Berriak 
Silbia
60 egun Zaballako kartzelan egon eta gero, 3. gradua ezarri diote Iker Rokandiori
2018, Ots 13

Zaballako espetxean 60 egun egin dituen Iker Rokandio eibartarrari 3. gradua ezarri diote. Barixakuan irten zen kartzelatik eta hemendik aurrera erdi-askatasunean bizitzeko aukera izango du, zigorra 3. graduan dagoela beteta: astelehenetik eguenera bitartean kartzelara (seguruenik Martutenera) joan beharko du lotara, baina lanean jarraitu ahal izango du eta asteburuetan etxean egongo da. Amaia Agirregabiriak, ordea, kartzelan jarraitzen du, 3. graduaren zain eta honezgero 84 egun egin ditu barruan, Martuteneko kartzelan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »