Administrazio konkurtsalarekin adostasuna lortu dute Alfako beharginek gaur, 172. greba egunean

Administrazio konkurtsalarekin adostasuna lortu dute Alfako beharginek gaur, 172. greba egunean
2018/05/18 eta kitto!
Ia sei hilebeteko borroka eta gero, Alfako langileak Administrazio konkurtsalarekin adostasunera ailegatu dira gaur, 172. greba egunean. Azaldu dutenez, kaleratuko dituzten langileei ordaindu beharreko indemnizazioak hobetzea lortu dute eta, horrez gain, grebalariei kalte ordainak ordainduko dizkiete, "enpresak greba eskubidea urratzeagatik". Lanpostuei dagokionez, berriz, inbertsoreak 70 lanposturi eusteko eskaintza egin die. Jarraian, beharginek egin duten idatzia osorik irakur dezakezue:

IMG_5985IMG_5986