AFESD elkarteak jostailuen salmenta hasi du

0    Berriak, Gizartea 
Silbia
AFESD  elkarteak  jostailuen  salmenta  hasi  du
12 Abe
5:38

AFESD, diagnostiko bariko gaixotasunen bat duten umeen elkarteak jostailuen salmentarako azoka zabaldu du Amañan, Lau Bide tabernaren aldamenean (gozotogia egon zen tokian). Urtarrilaren 5era arte egunero zabalduko dute, astegunetan 09:30etik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara, zapatuetan 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 21:30era eta domeketan, berriz, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Gainera, datorren zapatutik aurrera Ermuko merkatu plazan ere postua zabalduko dute, hori ere urtarrilaren 5era arte, astegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta zapatu goizetan 11:00etatik 14:00etara. Eta asteburu honetan, abenduaren 17an (zapatuan, egun osoan) eta 18an (domekan, goizez) Untzagan azoka ipiniko dute. Antolatzaileek diotenez, “azokarekin laguntza bikoitza izan daitekeela uste dugu, gure elkarteari laguntzeaz gain, diru asko ez duten familiek opariak merke, 2 eurotik aurrera erosteko aukera izango dute eta”. Salmentari esker lortzen duten diru guztia umeek behar dituzten tratamenduak (fisioterapia, hidroterapia, hipoterapia, logopeda…) ordaintzeko erabiliko dutela argitu dute.
Bestalde, elkarteak horrelako arazoa duten guztientzat ateak zabalik dituela gogora ekarri nahi dute. Kontaktuan ipintzeko afesd@outlook.es helbidera idatzi edo 659 124 703 telefonora deitu daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »