Agur esan diegu asteburu osoan ospatu diren San Kristobalgo jaiei

Agur esan diegu asteburu osoan ospatu diren San Kristobalgo jaiei
2017/07/17 eta kitto!
Asteburu osoan ospatu dituzte jaiak San Kristobal auzoan eta parte hartzera animatu diren guztiak ederto ibili dira auzoko jai batzordekoek antolatutako jarduera ezberdinei esker. Barixaku arratsaldean txupinazoa bota eta jarraian, Okresta elektrotxarangaren erritmora egin zuen eztanda gidariaren babeslearen omenezko jaiak. Gauean heavy musikak bete zuen auzoa eta zapatu eta domekan, berriz, goizetik gauera bitartean ondo pasatzeko aukerarik ez zen faltan izan. Jaien amaieran egindako errifaren zozketan, bestalde, saria 1122 zenbakiari egokitu zitzaion (lehen erretserba 2177 da eta bigarren erretserba 2422). ARGAZKI ALBUMA GURE MEDIATEKAN DAGO IKUSGAI.