Ailegatu zaigu Guinnessa lortzeko eguna

0    Berriak, Euskara 
Silbia
Ailegatu  zaigu  Guinnessa  lortzeko  eguna
22 Eka
5:16

Ordubete baino ez da falta Eibarren AKEBAI plataformaren ekimenez Guinness errekorra lortzeko ekitaldiarekin hasteko. Dena ondo joan dadin 100 bat laguneko lantaldea goizetik dabil lanean, azken orduko kontu guztiak prestatzen. Jarraian daukazue plana:

• 18.00: auzoetatik Untzagara kalejirak. Auzotarrak euren auzoetan batuko gara, musikaz lagunduta eta guztiak Untzagarantz joango gara.

o Urkizu-Azitain: Urkizuko plazan
o Urki-Ipurua: Ubitxako parketxoan
o Amaña-Legarre: Legarreko frontoian
• 18.30: Untzaga inguruan biltzen hasiko gara, eta Guinness errekorra gainditzeko prestakuntza hasiko da. Koloreko kamisetak eta biserak banatuko ditugu, eta koordinatzaileek, taldeka, irudia osatzeko beharrezko diren instrukzioak emango dituzte.
o Urkizu-Azitain (URDINAK): Toribio Etxeberrian
o Urki-Ipurua (ARROSAK): Fermin Calbeton
o Amaña-Legarre (LARANJAK): Ego Gain
o Erdiguneakoak eta umeak (ZURIAK): Untzagako harmailak
• 19.00 – 20:00: Guinnesserako irudia sortzen hasiko gara 2.500 lagunen artean. Lehenengo koloreak; ondoren zuriak, pixkat beranduago.
• 20:00: Guinness errekorra.

Ekitaldi guztian zehar animazioa izango da kaleetan, eta Untzagan pantaila erraldoi bat ere ipiniko da ekitaldia Txantxazelaiko harmailetatik jarraitu ahal izateko.
Ekitaldi guztian zehar, bi aurkezle zoragarri izango ditugu giroa animatzen eta informazioa ematen partaideei: Ylenia Bagliettoeta Haritz Lete.
Kontuan izatekoak
Dena dago prest! Koordinatzaileen instrukzioak jarraituta, dena ondo aterako da. Hona hemen aholku batzuk:
• Komeni da arropa arina eta oinetako erosoak eramatea. Kontuan izan arropen gainetik kamiseta jarri beharko dela eta buruan bisera.
• Eskuak libre izan, eta ez eraman ez poltsarik, ez motxilarik.
• Lasai egon eta ematen diren instrukzioak jarraitu. Egin beharrekoa erraza da. Zalantzarik izanez gero, koordinatzaileei galdetu.
• Behin mosaikora sartuta, ezingo da irten. Komuneko lanak eginda etorri.
• Komeni da umeak eta pertsona nagusiak amaieran sartzeairudira. Horrela denbora gutxiago egon beharko dute zutik jende artean.
• Gogoan izan, 6 urtetik beherako umerik ezingo dela egon mosaikoaren barruan.
• Ekarri behar duzun bakarra: umorea, pazientzia pixkat eta ondo pasatzeko gogoa!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »