Lehengo Eibar erakusten duten beste hiru argazki handi ipini dituzte herriko kaleetan

0    Berriak, Eibar 
Silbia
Lehengo  Eibar  erakusten  duten  beste  hiru  argazki  handi  ipini  dituzte  herriko  kaleetan
26 Urt
3:17

Iazko urte amaieran aurreratu zutenari jarraituz, Ego Ibarra batzordearen ekimenez beste hiru argazki handi jarri dituzte herriko kaleetan. Hirurak Eibarko Artxiboaren Benigno Plazaola Argazki Funtsekoak dira.
Argazkietako bat Azitaingo gasolindegiaren aldameneko eraikinaren horman jarri dute. 1953. urtekoa da irudia eta Gabilondoneko fabrikaren ondoan aterata dago. Garai hartan Eibarren egiten ziren motoak eta motozikletak saldu aurretik beharginek probatu egiten zituzten eta hori da argazkiak erakusten duena. Beste argazki bat Otaola hiribidean jarri dute: 1968ko argazki horretan Unibertsitate Laborala eraikitzen ari zirela ikusten da. Ezkerrean, bide bazterrean mikeleteen etxe zaharra dago. Eta hirugarren argazkia Toribio Etxebarria kalean dago. Hori ere 1953koa da, kale horretan bertan ateratakoa: atzean Indianokua jauregia ikusten da. Ezkerrean, orduan egin berriak ziren etxeak (17,19,21,23 eta 25 eraikinak) eta Ardantzako etxe zaharrak (gaur egun Toribio Etxebarria 9-11-13). Eta eskuman, Jose Felipe Artamendiren tailerra, parrokiako lokalak, Arrizabalagaren tailerra eta Buenos Aires taberna dagoen eraikinaren fatxada.
IMG_4791

IMG_4788

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »