Aire zabaleko pintura lehiaketa egingo da domekan

Aire zabaleko pintura lehiaketa egingo da domekan
2017/10/28 eta kitto!
Bihar egingo da XL. Aire zabaleko pintura lehiaketa. Parte hartzeko 09:00etatik 11:00etara bitartean Portalera (Museora) joan beharko da, izena eman eta erabiliko dituzten mihise edo paperak zigiluarekin markatzeko. Marrazki eta koadroak 14:00ak arte jasoko dituzte antolatzaileek eta egunean bertan aukeratuko dituzte saridunak.