Alberto Elkoro-Iribe “Tito” omenduko du LAB sindikatuak domekan

Alberto Elkoro-Iribe “Tito” omenduko du LAB sindikatuak domekan
2017/08/31 eta kitto!
LAB sindikatuan Debaldea eskualdeko idazkaria izan zen Alberto Elkoro-Iribe “TITO” gogoan, datorren domekarako ekitaldia antolatu dute haren errautsak Galdaramiño mendian zabaltzeko. Sindikatuko burukidea 2003ko abuztuaren 29an hil zen, bihotzekoak jota. Galdaramiñorainoko bidea elkarrekin egiteko asmoz, goizeko 10:00etan Untzagan elkartuko dira eta, ondoren, 12:00etan zabalduko dituzte errautsak.

tito kartel