Kaleratze-espedienteari buruzko informazioa gaur jasotzea espero dute Alfako langileek

Kaleratze-espedienteari buruzko informazioa gaur jasotzea espero dute Alfako langileek
2018/02/02 eta kitto!
Gaur beteko dute 68. greba eguna Alfako langileek. Eguaztenean bezala, gaur ere INFOGUNEA zabaldu dute Untzagan, herritarrei euren borrokaren berri emateko asmoz. Eguerdian kontzentrazioa egin dute eta arratsaldean, 19:00etan berriz egingo dute elkarretaratzea. Bien bitartean INFOGUNEA zabalduko dute astelehen, eguazten eta barixakuetan, 09:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era. Horrekin batera kontzentrazioak egingo dituzte goizez (12:00etatik 12:30era) eta arratsaldez (19:00etatik 19:30era). Enpresak langileak kaleratzeko aurkeztu duen espedienteari buruzko informazioa gaur egunean zehar jasotzea espero dute langileek, orain arte inork ez baitie azalpenik eman. Langileek egoera nola bizi duten kontatu digu euretako batek BIDEO honetan.

https://youtu.be/I12sSy8enPI