Alfako beharginek informazioa emateko gunea zabaldu dute Untzagan

0    Berriak, Ekonomia 
Silbia
Alfako beharginek informazioa emateko gunea zabaldu dute Untzagan
31 Urt
1:01

Alfa Taldeko beharginek INFOGUNEA zabaldu dute gaur, Untzagan. Adierazi dutenez gunea astelehen, eguazten eta barixakuetan zabalduko dute, 09:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era. Esan dutenez, “gure helburua jendeari informazioa eman eta daramagun borroka herrian sozializatzea da”. Honez gero bi hilabete baino gehiago, 66 egun bete dituzte greban, “eta enpresak emandako azken pausua 131 pertsonentzat epaitegian ERE bat aurkeztea izan dela gogorarazi nahi dizuegu”.
INFOGUNEa zabaltzearekin batera kontzentrazioak egingo dituzte goizez (12:00etatik 12:30era) arratsaldez (19:00etatik 19:30era). Enpresa komiteko kideek herritarrak mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »