Alfako beharginak Likidazio Planaren berri gaur jasotzeko zain daude

Alfako beharginak Likidazio Planaren berri gaur jasotzeko zain daude
2018/01/19 eta kitto!
Alfa Taldearen barruan dagoen Alfa Precision Casting (APC) lantegiko beharginak enpresarako Likidazio Planaren berri izateko zain segitzen dute. Daukaten informazioaren arabera, gaur jakinaraziko zaie enpresaren Likidazio Plana zein den. Bitartean, beharginak instituzioekin kontaktuan jarraitzen dute, horien laguntza eta babesa lortu nahian. Eusko Jaurlaritzako eta Eibarko Udaleko ordezkariekin egindako moduan, Foru Aldundiko ordezkariekin gaur bilduko dira. Behargin gehienak, %70 inguru, abenduaren 11z geroztik greba mugagabean daude eta, egoera zein den jakin arren, ahal den neurrian konponbidea "okerrena ez izateko" esperantzari eusten diote. Likidazio Plana zein den argitu bitartean, greban dauden beharginek hiru lantegik osatzen duten APC enpresa saltzekotan dena batera, bloke bakarrean saltzearen alde azaldu dira.