Alfako langileek agerraldia egin dute eta herritarrak gaurko manifestazioarekin bat egitera deitu dituzte

Alfako langileek agerraldia egin dute eta herritarrak gaurko manifestazioarekin bat egitera deitu dituzte
2017/11/29 12:11
eta kitto!
Gaur eguerdian Arrate Kultur Elkartean egindako agerraldian, ALFA taldeko beharginen ordezkariek Auto Mecanizados-en 40 bat langile kaleratzeko iraungitze espedientearen aurrean bost eguneko greba egitea erabaki dutela azaldu dute, asanbladaren gehiengoak horren aldeko botoa eman eta gero. Gaur hirugarren greba eguna da eta 19:00etan Untzagatik abiatuta manifestazioa egingo dute. Herritar guztiak eurekin bat egitera animatu dituzte eta, horrez gain, datozen egunotarako mobilizazioak iragarri dituzte. Jarraian agerraldiaren BIDEOA ikus dezakezue:

https://youtu.be/SNITjMDm-HM