Alfako Greba Batzordeak zuzendaritzak asmo txarrez jokatu duela salatu du

0    Berriak, Ekonomia 
Silbia
Alfako Greba Batzordeak zuzendaritzak asmo txarrez jokatu duela salatu du
08 Abe
3:57

ALFAko Greba Batzordeak enpresako zuzendaritzak “fede-txarrarekin” jokatu duela salatu du, lantegia ixteko espedientea langileek greba mugagabea deitu zutela jakin ondoren eta jai egunak baliatuta aurkeztu duela eta. JARRAIAN AGIRIA OSORIK IRAKUR DEZAKEZUE:

ALFAKO GREBA BATZORDEAREN AGIRIA

Abenduak 7, Alfa Taldeko zuzendaritzak ALFA PRECISION CASTING, S.A.ko PC enpresaren likidazioa aurkezten du langileen jai eguna dela baliatuz.  Enpresak likidazioa aurkezten du langileen greba mugagabearen jakinarazpena jaso eta gero. Honek argi uzten du enpresaren fede txarra.
Greba mugagabea deitu zen enpresak 40 pertsonei eragingo zien erregulazio expediente bat iragarri ondoren. Expediente hau AUTO MECANIZADOS saileko langile guztiak kaleratzera bideratua egongo da.
Grebaren helburua lanpostuen egonkortasuna bermatzea da eta, azken finean, despido traumatikorik ez egotea.
Enpresa, langile batzordeak bozkatu zuen emaitza jakin ondoren, enpresa osoaren likidazioa astelehenean (abenduak 11) aurkeztearekin mehatxatu zuen. Mehatxu hau azkenean ostegun bertan (abenduak 7) gauzatu zen, astelehenerako iragarrita zegoen greba mugagabearekin zer gertatzen zen ikusi baino lehen. Honek erakusten du enpresaren helburua likidazio bera zela.
Agerikoa da enpresak ez zuela negoziatzeko asmorik. Bere eginkizun guztia grebak izan zitzakeen ondorio latzei buruz ohartaraztea izan da, mehatxuak aurrera eraman dituelarik.
APCren likidazioak 129 lanpostuei eragiten die eta ALFA taldeko beste enpresa auxiliar batzuei ere eragin ahal izango lieke.
Egoera honen aurrean enpresaren fede txarra salatzen dugu. Greba mugagabe baten aurrean enpresaren likidazioa aurkezten du greba egitearen errepresalia moduan.
ALFAKO LANGILEAK BORROKAN!!!
GREBA BATZORDEA

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »