Alfako langileen soldatetan izandako jaitsieren kontrako mobilizazioa deitu dute zapaturako

Alfako langileen soldatetan izandako jaitsieren kontrako mobilizazioa deitu dute zapaturako
2017/10/20 eta kitto!
Alfako langileek azken urteotan soldatetan izan dituzten jaitsierak direla eta, horren kontra protesta egin eta lehengo soldatak berreskuratzea eskatzeko mobilizazioa deitu dute zapaturako, 13:00ean Untzagan. Horrekin batera, hitzarmen duina ere aldarrikatuko dute. LAB sindikatuko ordezkarien arabera, egoera honakoa litzateke, oso modu grafikoan eta laburbilduta:

✒ Eibarko enpresa baten historia laburra

❄ 2010: ❄
Soldatak izoztea.


? 2012: ?
Soldatak %10etik %30era murriztea.


? 2015: ?
Ind. GOL 22 milioi eurotan saltzea. Eta enpresa hori erosteak sortu zuen zorra ez zuten amortizatu. Eragiketa honetako milioiak non dauden ez dakigu eta ez digute azalpenik ematen.


? 2015: ?
Zuzendaritzako hiru kideen artean GOL-en salmentako 2.289.092 euroak banatzen dituzte. Enpresa hori erosteak sortu zuen zorra ez zuten amortizatu orduan ere.


? 2017: ?


Beharginen erosmen ahalmenak %22 egiten du behera eta galera egunetik egunera handiagoa da.

❌Enpresak dio lehengo soldatak berreskuratzeko dirurik ez dagoela. Hala ere zuzendaritzako hiru kiderentzat dirua egon zen. Behargin guztien soldatak 4 urterako berreskuratzeko adina diru.


?Enplegua suntsitzea, kaleratzeak, lantegiak ixtea, pobrezia areagotzea...?
ASKI DA!!!


IMG_3425


? URRIAK 21?
EIBARKO UNTZAGA
? PLAZAN ?


? 13:00etan ?
✊ ASKI DA!! ALFAn
ERREKUPERAZIOA
ORAIN✊


2 EGUN FALTA DIRA!!