Udal aurrekontua otsaileko hirugarren astean onartzea espero da

0    Berriak, Politika 
Silbia
Udal aurrekontua otsaileko hirugarren astean onartzea espero da
03 Ots
6:55

Miguel de los Toyos alkateak barixakuan egin zuen prentsaurrekoan azaldu zuenez, 2018. udal aurrekontua onartzeko pleno berezia “otsaileko hirugarren asterako” deitzeko moduan izatea espero dute. Adierazi zuenez, gobernu taldeak beste alderdiekin udal aurrekontuaren inguruan negoziatzeko bilerak amaitutzat eman dituzte eta, EAJ-PNV alderdiarekin akordioa lortu dutela eta pozik azaldu zen: “Beti ahalegintzen gara talde guztiekin ados ipintzen, baina batzuetan ez da posible izaten. Hala ere, jeltzaleek emango duten aldeko botuari esker, aurtengo udal aurrekontua aldeko 15 bozkarekin onartuko dugu. Guztira 21 bozka direla kontuan hartuz gero, aurrekontuak babes handia izango du, beraz”. Eibarko EH Bilduk eta Irabazik, berriz, kontrako botua emango dutela aurreratu dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »