Amañako jaietako bertso-afaria Ipur sagardotegian
2016/06/22
06:49
eta kitto!
Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi izango dira uztailaren 8an Ipur sagardotegian egingo den Amañako jaietako bertso-afarian. Goi mailako bertsolariak biak: Lujanbio Euskal Herriko txapelduna izandakoa eta gaur egun azpitxapeldun eta Gaztelumendi gaur egungo Gipuzkoako txapelduna. Bertso-afarirako txartelak salgai daude Deporren, Amestin eta Ipur-en bertan, 26 eurotan. Entsalada mistoak, kroketak eta okela-parrilladak osatuko dute menua, postrean gaztak eta intxaurrek lagunduta. Kafea eta purua ere ez dira faltako.