Ana Mugerzaren "Eibarrooms" proiektuak irabazi du On Ekin lehiaketa

Ana Mugerzaren "Eibarrooms" proiektuak irabazi du On Ekin lehiaketa
2016/10/21 09:16
eta kitto!
Ana Mugerzaren "Eibarrooms" proiektuak eraman du On Ekin lehiaketako saria, aurtengo ediziora aurkeztu diren zazpi proiektuen artean boto gehien jaso eta gero. Finala bart gauean izan zen, Eibarko Kasinoan egindako afarian. Proiektu irabazlea gure herrira lan kontuengatik datozenei lo egiteko, atseden hartzeko zein bilerak egiteko tokiren bat eskaintzera bideratuta dago. Premia horiek asetzeko establezimenduaren berezitasuna, baina, bezeroei harrera egiteko moduan dago: ideiaren sortzaileak planteatzen duenari jarraituta, tokiaren erretserbak on line egingo lirateke eta, ondoren, bezeroek kode batzuk erabilita izango lukete sartzeko aukera.