Ander Capa eta Gonzalo Escalante jokalariek autografoak sinatuko dituzte eguen arratsaldean

Ander Capa eta Gonzalo Escalante jokalariek autografoak sinatuko dituzte eguen arratsaldean
2018/04/10 eta kitto!
Etzi (eguena, apirilak 12) Ander Capa eta Gonzalo Escalante, Eibar KE-ko jokalariak El Corte Inglés-ean egongo dira, 18:00etatik 19:00etara, dendako beheko solairuan, nahi dutenei autografoak sinatzeko prest. Gainera, gerturatzen diren guztiak talde armagineko jokalariek sinatutako kamiseta eta baloiaren zozketan sartuko dira. Ekitaldia Eibarko merkataritza zentruak eta Eibar KE-ak duten hitzarmenaren harira egingo da.